Italiako Giroa
10. etapa
Italiako Giroa: Garaipena Mark Cavendishentzat
Erredakzioa
HTC taldeko txirrindularia izan da indartsuena eta Ventosok bukatu du bigarren postuan. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez dago aldaketarik eta Contadorrek jarraituko du maglia arrosarekin.
Etapa lau ordu eta 49 segundotan burutu da eta eguneko ihesaldian Fumiyuki Beppu (RadioShack), Yuriy Krivtsov (AG2R) eta Euskaltel-Euskadiko Pierre Cazaux izan dira protagonistak. Sei minutukoa izan da tropelarekiko eduki duten alde handiena eta helmugarako 12 kilometro falta zirenean harrapatu zituen tropelak.
Etapako irabazlea esprintean erabaki zen eta Mark Cavendish izan da nagusi Ventosoren aurretik. Hirugarren postuan bukatu du Petacchik. Bestalde, sailkapen nagusian guztiak berdin jarraitzen du eta asteazken honetako etapan Alberto Contador ikusiko dugu berriro maglia arrosarekin.
10. etapako sailkapena:
1. Mark Cavendish (HTC-Highroad) 4:00:49
2. Francisco Ventoso (Movistar Team) d.b.
3. Alessandro Petacchi (Lampre-ISD) d.b.
4. Roberto Ferrari (Androni) d.b.
5. Davide Appollonio (Sky) d.b.
6. Francesco Chicchi (Quick Step) d.b.
7. Klaas Lodewyck (Omega Pharma-Lotto) d.b.
8. Sacha Modolo (Colnago) d.b.
9. Alexandre Kristoff (BMC) d.b.
10. Oscar Gatto (Farnese Vini) d.b.
Sailkapen nagusia:&' || 'nbsp;
1. Alberto Contador (Saxo Bank)2. Kanstantin Siutsou (HTC-Highroad) + 59
3. Christophe Le Mevel (Garmin-Cervelo) + 1:19
4. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) + 1:21
5. Michele Scarponi (Lampre-ISD) + 1:28
6. David Arroyo (Movistar Team) + 1:37
6. Roman Kreuziger (Astana) + 1:41
8. Jose Serpa (Androni) + 1:47
9. Dario Cataldo (Quick Step) + 2:21
10. Matteo Carrara (Vacansoleil) d.b.
11. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) d.b.
&' || 'nbsp;