Italiako Giroa
6. etapa, 216 km
Italiako Giroa: Ventosok mendean hartu du Petacchi esprintean
Erredakzioa
Movistar taldeko txirrindularia izan da onena Fiuggiko helmugan. Weeningek lidergoa mantentzea lortu du eta bera da maglia arrosaren jabea.
Francisco Ventoso Movistar taldeko txirrindulari espainiarrak irabazi du Italiako Giroko seigarren etapa. Orvieto eta Fiuggi artean 216 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek. Pieter Weeningek (Rabobank) sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio.
Ventosoren atzetik Alessandro Petacchi (Lampre) iritsi da bigarren postuan eta hirugarren postuan bukatu du Roberto Ferrarik (Androni). Guztiak tropelean iritsi dira.
Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik lehen postuetan eta Pieter weeningek jarraitzen du maglia arrosarekin.
Seigarren etapako sailkapenak:
.1. Francisco Jose Ventoso Alberdi (ESP) Movistar 5.15:39.2. Alessandro Petacchi (ITA) Lampre - ISD d.b.
.3. Roberto Ferrari (ITA) Androni Giocattoli d.b.
.4. Danilo Di Luca (ITA) Katusha Team d.b.
.5. Davide Appollonio (ITA) Sky Procycling d.b.
.6. Michele Scarponi (ITA) Lampre - ISD d.b.
.7. Christophe Le Mevel (FRA) Team Garmin-Cervelo d.b.
.8. Gerald Ciolek (GER) Quickstep Cycling Team d.b.
.9. Paolo Tiralongo (ITA) Pro Team Astana d.b.
10. Ruggero Marzoli (ITA) Acqua &' || 'amp; Sapone d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Pieter Weening (Rabobank) 20:15:12
2. Kanstantin Siutsou (HTC-Highroad) + 2
3. Marco Pinotti (HTC-Highroad) d.b.
4. Christophe Le Mevel (Garmin-Cervelo) + 5
5. Pablo Lastras (Movistar Team) + 22
6. Vicenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) + 24
7. Michele Scarponi (Lampre-ISD) + 26
8. Steven Kruijswijk (Rabobank) + 28
9. Alberto Contador (Saxo Bank-SunGard) + 30
10. Jose Serpa (Androni Giocattoli) + 33