Italiako Giroa
2019ko Giro Rosa
Euskal txirrindulariek munduko onenekin lehiatzea dute helburu
A.C.
Ane Santesteban, 12. postuan, sailkapen nagusian hoberen sailkatuta dagoena da. Atzetik, Eider Merino, 15. postuan. Bestalde, Bizkaia-Durango taldeko Enara Lopez gazteen sailkapenean 15. postuan da.
-
Imagen del Giro de Italia 2019. Foto: @WNT_ROTOR
Euskal txirrindulariak, Ane Santesteban buru, munduko txirrindulari onenen artean sailkatzeko lehiatzen ari dira, 2019ko Italiako Giro Rosan.
Ane Santesteban (WNT-Rotor) da hoberen sailkatuta dagoena. Izan ere, 12. portuan sailkatuta dago sailkapen nagusian, Ponte in Valterrina eta Lago di Cancano arteko bosgarren etapan hamaikagarren sailkatu ostean. Errenteriako txirrindulariak top 10ean sailkatzea du helburu Italiako itzuli handian eta, ahal izanez gero, faboritoen artean lehiatzea.
Gainera, Bizkaia-Durango taldea ondo ari da lehiatzen eta sorpresa ematea bilatuko du, Cristina Martinez buru. Valentziako txirrindularia, 2019ko Emakumeen Bira aurreneko 10en artean sailkatutakoa, taldeburua da aurtengo edizioan. Hala ere, Enara Lopezek lortu dituen emaitzak esanguratsuak dira; izan ere, gazteen sailkapenean 15. postuan da.
Bestalde, Eider Merinok (Movistar Team) aurreneko 10en artean sailkatzeko lehian ari da ere. Balmasedakoak sailkapen nagusiko 15. portura igo zen Giro Rosako bosgarren etapa amaitu ostean.