Italiako Giroa
Hirugarren etapa
Italiako Giroa: Angel Viciosok lortu du garaipena
Erredakzioa
Androni taldeko txirrindulariak David Millar eta Luis Pasamontes gainditu ditu Rapalloko helmugan. Millarrek 'maglia rosa' kendu dio Mark Cavendishi.
Androni taldeko Angel Vicioso txirrindulariak lortu du etapa garaipena Rapalloko helmugan. Lider berria, David Millar britaniarra bilakatu da, tropelak hamar segundo baino gehiago galdi baititu.
Eguneko ihesaldia, Angel Viciosok (Androni), Pavel Bruttek (Katusha), Bart de Clercqek (Omega) eta Gianluca Brambillak (Colnago) osatu dute.
Hirugarren etapako albiste tristea Wouter Weylandten heriotza izan da. Leopard Trek taldeko txirrinudlariak Passo del Boccoko jaitsieran eroriko larria izan du eta Genovako ospitalean hil egin da.
3. etapa:
1. Angel Vicioso (Androni) 3:57:38
2. David Millar (Garmin-Cervelo) d.b.
3. Luis Pasamontes (Movistar Team) d.b.
4. Dani Moreno (Katusha) d.b.
5. Christophe Le Mevel (Garmin-Cervelo) d.b.
6. Bram Tankink (Rabobank) + 12
7. Jerome Pineau (Quick Step) d.b.
8. Sacha Modolo (Colnago CSF Inox) + 21
9. Fabio Taborre (Androni) d.b.
10. Matteo Montaguti (AG2R) d.b.
11. Davide Vigano (Leopard-Trek) d.b.
12. Sergey Lagutin (Vacansoleil) d.b.
13. Alessandro Petacchi (Lampre-ISD)
14. Mickael Cherel (AG2R) d.b.
15. Jan Bakelants (Omega Pharma-Lotto) d.b.
16. Murilo Ficscher (Garmin-Cervelo) d.b.
Sailkapen orokorra:
1. David Millar (Garmin-Cervelo) 10:04:00
2. Angel Vicioso (Androni) + 7
3. Kanstantin Siutsou (HTC-Highroad) + 9
4. Marco Pinotti (HTC-Highroad) d.b.
5. Craig Lewis (HTC-Highroad) d.b.