Italiako Giroa
Azken astea
Alpeen eta Dolomiten menpe
eitb.eus
Giroko azken astean goi mendiko etapei egongo diete aurre txirrindulariek. Elastiko arrosa jokoan izango da eta erasorako ibilbidea, soberan.
-
Mikel Landa, 12. etapa
Bigarren atseden eguna dute gaur Italiako Giroan azken etapa gogorrak jokatu eta gero. Halere, arnasa hartzeko denborarik gabe igandera arte oso jardunaldi gogorrak dute txirrindulariek.
Alpetako eta Dolomitetako etapak falta dira eta bertan izango da elastiko arrosaren gatazka. Mikel Landak erasoekin jarraitzeko aukera izango du, baina lidergoan Movistarreko bere taldekidea dago, Richard Carapaz.
Etapa | Noiz | Ibilbidea | Kilometroak |
16. etapa | maiatzaren 28an | Lovere-Ponte di Legno | 226 |
17. etapa | maiatzaren 29an | Val di Sole-Anterselva | 180 |
18. etapa | maiatzaren 30ean | Valdaora-Santa Maria di Sala | 220 |
19. etapa | maiatzaren 31n | Treviso-San Martino di Castrozza | 151 |
20. etapa | ekainaren 1ean | Feltre-Croce D'Aune | 193 |
21. etapa | ekainaren 2an | Verona Feria-Verona Arena (Erlojupekoa) | 15,6 |