Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Maiatzaren 11n hasiko da

Alejandro Valverdek ez du Giroa korrituko, Liejan izandako erorikoaren ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Munduko txapelduna Lieja-Bastogne-Lieja klasikorako entrenatzen ari zela erori zen, apirilaren 25ean.

  • Alejandro Valverde

    Alejandro Valverde. Argazkia: Efe.

Alejandro Valverde murtziarrak, munduko txapeldunak, ez du Italiako Giroaren 102. edizioa korrituko, Lieja-Bastogne-Lieja klasikoaren atarian izandako erorikoaren ondorioz. Albistea Movistar taldeak konfirmatu du, ostiral goizean.

Valverde apirilaren 25ean erori zen, Lieja-Bastogne-Lieja klasikorako entrenatzen ari zela. Ondorengo asteetan ez du arriskurik hartu nahi, eta, apurka-apurka, ohiko entrenamenduen erritmoari eutsi nahi dio, 2019ko denboraldiko bigarren zatia sasoi betean lehiatzeko.

"Pena da Giroa bezalako lasterketa handi batera joateko moduan ez egotea, baina gorputzari kasu egin behar diot, eta % 100ean sendatu denboraldiari aurre egiteko. Italian zorterik onena izatea opa diet Movistar Teameko taldekideei", idatzi du Valverdek sare sozialetan, bere taldeak emandako albistea konfirmatuz.