Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

17. Etapa

Vivianiren laugarren garaipena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Quick Step taldeko italiarra izan da Iseoko esprinteko azkarrena, Sam Benneten eta Bonifazio Niccoloren aurretik sartu ostean

Elia Viviani italiarrak (Quick Step) irabazi du Riva del Garda eta Iseo artean lehiatu den Giroko 17. etapa. 155 kilometro izan dituen ibilbidearen ostean, Viviani izan da tropeleko azkarrena helmugan jokatu den esprintean. Haren atzetik sartu dira Sam Bennett irlandarra (Bora-Hansgrohe) eta Niccolo Bonifazio italiarra (Bahrain Merida), bigarren eta hirugarren tokietan, hurrenez hurren.

Gaurko garaipenarekin Vivianik laugarren etapa poltsikoratu du aurtengo Giroan.

Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik izan, eta Simon Yates britainiarrak jarraitzen du elastiko arrosa soinean duela. Mitchelton-Scott taldeko txirrindulariak 56 segundoko abantaila dauka bigarren den Tom Dumoulinekiko (Team Sunweb).

Ostegun honetan, hamazortzigarren etapa jokatuko dute txirrindulariek Abbiategrasso eta Pratonevoso artean. 196 kilometro bete beharko dituzte mendate gainean bukatuko den jardunaldian.