Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Italiako Giroa, 15. etapa

Simon Yatesek erakustaldia eman du Dolomitetan

Agentziak | Erredakzioa

Sailkapen nagusiko liderrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du aurtengo Giroan eta 41 segundo atera dizkio Tom Dumoulini. Holandarra faborito da astearteko erlojuaren kontrako saioari begira.

Simon Yatesek erakustaldia eman du Italiako Giroko 15. etapan, eta hirugarren etapa garaipena lortu du aurtengo edizioan. Britainiarrak lidergoa sendotu du, astearteko erlojuaren kontrako saioaren atarian.

Mitchelton-Scott taldeko txirrindulariak erasoa jo du jardunaldiko bosgarren eta azken mendatean, helmugatik 17 kilometrora, eta 41 segundoko aldea atera dio atzetik zetorren bosteko taldeari. Talde horretan sartu dira Miguel Angel Lopez eta Tom Dumoulin, besteak beste.

Chris Froomek denbora galdu du, minutu eta erdi, Yatesekin, atzo Zoncolanen irabazi ostean.

Pello Bilbao bizkaitarra bederatzigarren sartu da helmugan, minutu eta 20 segundora, eta sailkapen nagusian ere bederatzigarren da, bost minutu eta 59 segundora.