Italiako Giroa
12. etapa
Sam Bennett bigarrenez gailendu da eta Simon Yatesek lider jarraitzen du
Agentziak | Erredakzioa
Bora taldeko txirrindulariak espero baino lehenago hasi du esprinta eta aurkariak ezustean harrapatu ditu. Van Poppel holandarra bigarren postuan sartu da.
Sam Bennett irlandarrak irabazi du Italiako Giroko 12. etapa. Guztira, 213 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Osimo eta Imola artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Simon Yatesek (Mitchelton) jertse arrosari eutsi dio.
Bennetten bigarren etapa garaipena izan da gaurkoa, zazpigarren etapan, Praia di Maren amaitutakoan, gailendu ostean. Irlandarrak ez du esprinta jokatu behar izan, aurkariak ezustean harrapatu baititu uste baino lehenago erritmoa igota. Azkenean lau ordu, 49 minutu eta 34 minutuko denbora egin du. Bigarren postuan Dannt Van Poppel (LottoNL-Jumbo) holandarrarentzat izan da.
Sailkapen nagusian, Simon Yatesek lehen postuan jarraitzen du, euria protagonista izan den etapak ez baitu aldaketarik eragin.
Ostiralean 13. etapa jokatuko dute, 180 kilometrokoa, Ferrara eta Nervesa della Bataglia artean.