Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

8. etapa

Carapazek irabazi du Monteverginen

Agentziak | Erreakzioa

Giroko gazterik onena gailendu da, azken 2. mailako igoeran eraso bortitza jo ondoren. Simon Yatesek jarraitzen du maglia arrosarekin.

Richard Carapazek (Movistar) irabazi du Italiako Giroaren 8. etapa, Praia a Mare eta Montevergine di Marcogliano (2. mailako mendatea) artean. 208 kilometro egin dute txirrindulariek, azkenak euripean. Simon Yatesek (Mitchelton-Scott) jarraitzen du sailkapen orokorreko lider.

24 urteko ekuadortarrak eraso bortitza jo du azken igoeran, helmugarako kilometro bat eta erdi falta zenean. Horrela, Koen Bouwman (Lotto-NL Jumbo) harrapatu du, lasterketa buruan jarraitzen zuen zazpi txirrindulariko ihesaldiko azkena. 5 ordu, 11 minutu eta 35 segundoko denbora egin du Carapazek.

Bowman garaipenetik gertu egon da, egun osoan zehar ihesaldian egon ostean, beste sei txirrindularirekin: Matteo Montaguti (Ag2r La Mondiale), Rodolfo Torres (Androni-Sidermec-Bottecchia), Davide Villella (Astana), Matej Mohoric (Bahrain-Merida), Tosh Van der Sande (Belisol) eta Jan Polanc (UAE Team emirates).

Azkenean, maglia arrosaren taldean helmugaratu da, 7 segundora.

8. ETAPAKO SAILKAPENA