Italiako Giroa
Maiatzaren 4an hasiko da
Victor de la Parte, Movistarrekin, Giroan
Agentziak | Erredakzioa
Oso talde gaztea eramango du aurten Girora Movistar Teamek. Zortzi txirrindularietatik seik 28 urte baino gutxiago dute.
-
De la Parte. Argazkia: Movistar
Hurrengo ostiralean, maiatzaren 4an, Italiako Giroko 101. edizioa hasiko da. Hiru etapa jokatuko dira Israelen eta betikoz, Movistar Team taldea irteeran egongo da talde indartsuarekin, halere, aurten, inoiz baino gazteago izango da. Victor de la Parte gasteiztarra tartean.
Zortzi txirrindularietatik sei 28 urte baino gutxiago dute.
Naitro Quintana, Mikel Landa eta Alejandro Valverde Frantziako Tourrari begira daude, beraz, Chente Garcia Acostak eta Pablo Lastrasek zuzenduko duten taldea moldatu behar izan dute.
Giroko zortziak:
Carlos Betancur, Dayer Quintana, Richard Carapaz, Eduardo Sepúlveda, Victor de la Parte, Ruben Fernandez, Antonio Pedrero eta Rafa Valls.