Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

101. edizioa

Froomek baieztatu egin du 2018ko Giroan parte hartuko duela

Erredakzioa

Chris Froome (Sky) britainiarrak adierazi du maiatzaren 4an Jerusalemetik (Israel) abiatuko den datorren urteko Italiako Giroan arituko dela.

  • Chris Froomek lau aliz irabazi du Frantziako itzulia. Artxiboko argazkia: EFE

    Chris Froomek lau aliz irabazi du Frantziako itzulia. Artxiboko argazkia: EFE

Frantziako Tourra lau aldiz irabazi eta 2017ko Espainiako Itzulia bereganatu duen Chris Froome (Sky) britainiarrak baieztatu egin du Italiako Giroko 101. edizioan parte hartuko duela. 2018ko Italiako itzulia asteazken honetan aurkeztu dute Milanen, eta berretsi dute maiatzaren 4tik 27ra bitartean jokatu dela, Jerusalemetik atera eta Erroman bukatuta.

Sky taldeak zein txirrindulariak berak azaldu dutenez, Froomek urte baten buruan hirugarren itzuli handia bata bestearen atzetik irabazteko erronkari egin nahi dio aurre, aurretik Eddy Merckx belgiarrak eta Bernard Hinault frantziarrak besterik lortu ez duten balentria.

"Une paregabea da niretzat. Tourra eta Espainiako Itzulia irabazi ostean, orain Girora joan eta hirugarren itzuli bat jarraian eskuratzeko aukera izatea zirraragarria da, benetako erronka eta motibazio berri bat niretzat eta taldearentzat", esan du Froomek Australiatik, bere oporretan.

Skykoak gogoratu duenaren arabera, Italian ekin zion bere ibilbide profesionalari.

"Nire txirrindulari ibilbidea Italian hasi zen. Hiru urtez bizi izan nintzen bertan, nire ibilbide profesionaleko hastapenetan, eta orain itzuli handien zirkulua ixteko aukera paregabea daukat".

Froomek aintzat hartu du Marco Pantanik 1998an egin zuenetik inork ez duela Giroa eta Tourra urte berean bata bestearen atzetik irabazi, eta onartu egin du 2018ko denboraldia prestatzeko garaian eragina izan duela 2017an Tourra eta Espainiako Itzulia irabazi izana.

"Taldeak egoera horri buruz gogoeta egin du. Badakigu lorpen gogoangarria litzatekeela era modernoan Giroa zein Tourra denboraldi berean irabaztea, baina gauzak aurten nola eraman ditugun kontuan hartuta, ikusi dut lasterketa biak arrakastaz aurre egiteko moduan egon naitekeela".

Horrez gain, erabakia hartzeko beste arrazoi bat da atseden hartzeko astebete gehiago egongo dela Giroaren eta Tourraren artean