Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Italiako Giroa, 13. etapa

Gaviria jaun eta jabe berriro, esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Kolonbiarrak laugarren etapa garaipena lortu du Italiako Giroan, San Bennetten eta Jasper Stuyvenen aurretik.

  • Fernando Gaviria. Argazkia: Efe.

    Fernando Gaviria. Argazkia: Efe.

Fernando Gaviria kolonbiarrak bere laugarren garaipena lortu du Italiako Giroan, 13. Etapako esprintean gailenduta. Guztira, 162 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, Reggio Emilia eta Tortona artean. Tom Dumoulin holandarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

22 urteko kolonbiarrak jaun eta jabe izan da berriro azken metroetan, eta Sam Bennetten eta Jasper Stuyvenen aurretik sartu da helmugan, hiru ordu, 47 minutu eta 45 segundoko denbora eginda.  Gaviria lehen aldiz ari da Italiako Giroan parte hartzen.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik. Dumoulinek lider jarraitzen du; bi minutu eta 23 segundoko aldea dauka Nairo Quintanarekin, eta bi minutu eta 38koa Bauke Mollemarekin.

Larunbatean, 14. etapa jokatuko dute, Castellania Fausto Coppiren jaioterritik Oropara, guztira 131 kilometro.