Italiako Giroa
10. etapari ekingo dio
Mikel Landak Giroan jarraitzea erabaki du
Erredakzioa
Sky taldeko euskal txirrindulariak bere twitterreko kontuan jakinarazi du ondo dagoela, eta igandean istripu gogorra izan zuen arren, lasterketan jarraituko duela.
-
Mikel Landa. Argazkia: EFE
Mikel Landa Sky taldeko txirrindulariak bere twitterreko kontuaren bitartez jakinarazi du Italiako Giroan jarraituko duela, eta 10. etapako irteeran egongo dela. Igandeko etapan istripua izan zuen arren, ez du lesio larririk, eta lasterketan jarraituko du.
"Ez naiz gaizki aurkitzen. Istripua izan ondoren, beldurra nuen ea nola esnatuko nintzen hurrengo goizean, baina atzo baino askoz hobeto aurkitu naiz. Ondorioz, seinale ona da", adierazi du euskal txirrindulariak.
Landa Nairo Quintana liderrrengandik 27'06"ra dago sailkapen nagusian eta astearte honetako erlojupekoan irteera hartuko duela baieztatu du: "Ea nola nagoen bihar goizean. Medikuek ondo aztertu naute eta ondo nagoela esan didate. Beraz, Giroan jarraitzen saiatuko naiz", gaineratu du Mikel Landak.
"Hemendik aurrera jomuga berriak bilatu beharra dut, eta sailkapenean dudan egoeraz baliatzen saiatuko naz", azpimarratu du Sky taldeko txirrindulariak.