Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Italiako Giroa, 8. etapa

Gorka Izagirre garaile, zortzigarren etapan

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarrak erasoa jo du helmugarako 500 metrora eta Giovanni Viscontiren eta Luis Leon Sanchezen aurretik gailendu da. Bob Jungelsek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.

1:48

Gorka Izagirrek irabazi du Italiako Giroko zortzigarren etapa, 189 kilometrokoa, Molfetta eta Peschici artean. Bob Jungelsek, berriz, lider jarraitzen du.

29 urteko gipuzkoarra indartsuena izan da lau txirrindularik osatutako taldean. Helmugatik 500 metrora jo du erasoa, aldapa gogor batean, eta azkenean bera bakarrik sartu da Peschiciko helmugan. Txirrindulari euskaldun baten lehenengo garaipena, mendeurreneko Giroan.

Ormaiztegiko txirrindulariaren atzetik Giovanni Visconti (Bahrain) sartu da, 5 segundora, eta ondoren Luis Leon Sanchez, 10 segundora. Tropel nagusia denbora berean sartu da, faborito guztiak barne.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Bob Jungelsek lider jarraitzen du, Geraint Thomasen eta Adam Yatesen aurretik.

Igandean, aldapan gora amaituko den bigarren etapa jokatuko dutem Giroko bederatzigarrena. 139 kilometroko ibilbidea egingo dute Mntenero di Bisaccia eta Blockhaus artean, lehen mailako mendatea, 13,6 kilometrokoa, % 8,4ko aldaparekin.