Italiako Giroa
1. etapa
Lukas Postlbergerrek lehen elastiko arrosa jantzi du
eitb.eus
Maestri, Benedetti, Bialoblocki, Brutt, Teklehaimanot eta Zhupa jardunaldio protagonistak izan dira, baina ihesaldia bertan behera bota dute azken kilometroetan.
Lukas Postlberger (Bora) austriarrak jantzi du 2017ko Italiako Giroko lehen elastiko arrosa. Etapako azken kilometroan tropeletik atera eta ezin izan dute harrapatu.
Alghero eta Olbia artean 206 kilometro burutu dituzte txirrindulariek; Maestri, Benedetti, Bialoblocki, Brutt, Teklehaimanot eta Zhupa jardunaldio protagonistak izan dira hainbat kilometro ihesaldian eman ondoren, baina jardunaldia amaitzeko hiru kilometroren faltan bertan behera bota du tropelak ihesaldi hori eta orduan heldu da Borako gizonaren erasoa eta garaipena.
SAILKAPENA
04ec">