Italiako Giroa
Kritika ugari
Jaitsiera saria bertan behera geratu da
eitb.eus
Antolatzaileek kirol-helburua besterik ez zuela argitu dute, eta txirrindularien segurtasuna arriskuan jartzea ez zela euren nahia.
Azken egunetan kritika ugari jaso ditu Italiako Giroko antolatzaileek ezarritako Jaitsiera Saria berria. Arriskutsua oso ikusten dute askok, eta ondorioz, bertan behera geratu da saria.
Antolatzaileek kirol-helburua besterik ez zuela argitu dute, eta txirrindularien segurtasuna arriskuan jartzea ez zela euren nahia, baina kritikak ikusita saria hori ez da martxan jarriko.
artxan jarriko.