Italiako Giroa
100. edizioa
Giroak ibilbide ikusgarria aurkeztu du mendeurrenaren edizioan
Erredakzioa
Sardinian hasiko da maiatzaren 5ean eta Milanen bukatuko da maiatzaren 28an. Bost etapa mendate tontorretan bukatuko dira, eta bi erlojupeko izango ditu, azkenak bukaera emango dio 2017ko Giroari.
Astearte honetan aurkeztu da Italiako Giroaren 100. edizioa Milaneko Izotz Jauregian. 2017ko Giroa maiatzaren 5etik 28ra artean egingo da. Sardinian hasiko da Algehro eta Olbia artko etaparekin eta Milanen bukatuko den erlojupekoak emango dio amaiera mendeurreneko edizioari.
Lehen hiru etapak Sardinian egingo dira, eta laugarren etapa mendatean amaituko den lehena izango da. Etnan izango du amaiera laugarren etapak. 9. etapa (Blockhaus), 14. etapa (Oropa), 18. etapa (St. Ulrich) eta 19. etapa (Piancavallo) mendate gailurretan amaituko dira.
Atseden egunak maiatzaren 8a, 15a eta 22a izango dira. Bi erlojupeko izango ditu datorren urteko Giroak: Lehena 10. etapan, Foligno eta Montefalco artekoa (39,2 kilómetros), eta bigarrena azken etapa izango da, Monzako zirkuituan hasi eta Milanen bukatuko dena (28 kilometro).
Ikus itzazu 2017ko Giroko etapa guztien pofilak
Giroko etapa guztiak
Maiatzak 5 ostirala, 1. etapa: Alghero ? Olbia (203 km)
Maiatzak 6 larunbata, 2. etapa: Olbia ? Tortoli (208 km)
Maiatzak 7 igandea, 3. etapa: Tortoli ? Cagliari (148 km)
Maiatzaren 8a: Atsedena
Maiatzak 9 asteartea, 4. etapa: Cefalu ? Etna (180 km)
Maiatzak 10 asteazkena, 5. etapa: Pedara ? Messina (157 km)
Maiatzak 11 osteguna, 6. etapa: Reggio Calabria ? Terme Luigiane (207 km)
Maiatzak 12 ostirala, 7. etapa: Castrovillari ? Alberobello (220 km)
Maiatzak 13 larunbata, 8. etapa: Molfetta ? Peschici (189 km)
Maiatzak 14 igandea, 9. etapa: Montenero di Bisaccia ? Blockhaus (139 km)
Maiatzaren 15a: Atsedena
Maiatzak 16 asteartea, 10. etapa: Foligno ? Montefalco (39 km, erlojupekoa)
Maiatzak 17 asteazkena, 11. etapa: Firenze ? Bagno di Romagna (161 km)
Maiatzak 18 osteguna, 12. etapa: Forlì ? Reggio Emilia (237 km)
Maiatzak 19 ostirala, 13. etapa: Reggio Emilia ? Tortona (162 km)
Maiatzak 20 larunbata, 14. etapa: Castellania ? Oropa (131 km)
Maiatzak 21 igandea, 15. etapa: Valdengo ? Bergamo (199 km)
Maiatzaren 22a: Atsedena
Maiatzak 23 asteartea, 16. etapa: Rovetta ? Bormio (227 km)
Maiatzak 24 asteazkena, 17. etapa: Tirano ? Canazei (219 km)
Maiatzak 25 osteguna, 18. etapa: Moena ? Ortisei/St. Urlich (137 km)
Maiatzak 26 ostirala, 19. etapa: San Candido/Innichen ? Piancavallo (191 km)
Maiatzak 27 larunbata, 20. etapa: Pordenone ? Asiago (190 km)
Maiatzak 28 igandea, 21. etapa: Monza ? Milano (28 km, erlojupekoa)