Italiako Giroa
Azken etapa
Nibalik bigarren Giroa irabazi du, eta Nievek mendiko sailkapena
Agentziak | Erredakzioa
Arndt gailendu da azken etapan, Nizzoloren deskalifikazioaren ostean. Esteban Chaves eta Alejandro Valverde igo dira podiumera Nibalirekin batera.
-
Vincenzo Nibali. Argazkia: EiTB.
Vincenzo Nibali italiarra gailendu da Italiako Giroko 99. edizioan, bere bigarren garaipena lortuta. Italiarrarekin batera, Esteban Chaves eta Alejandro Valverde igo dira podiumera.
Mikel Nievek, berriz, mendiko sailkapena irabazi du.
21. etapan Nikian Arndt alemaniarrak lortu du garaipena, Giacomo Nizzolo deskalifikatu egin dutelako. Etapa lasaia izan da, tropela Turin hiriko zirkuituan sartu den arte. Zortzi itzuli eman dizkiote guztira zirkuituari.
Nibalik jardunaldi lasaia izan du, arrosa koloreko bizikletaren gainean. Argazkilariei lana errazten aritu da italiarra, bere garaipenaz disfrutatzen.
"600">