Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

11. etapa

Ulissiren garaipena etapa amaiera ikusgarrian

Agentziak | Erredakzioa

Jardunaldi lasaia izango zela zirudienean sailkapeneko faboritoek lana izan dute azken kilometroetan. Bob Jungelsek lidergoan jarraituko du.

15:40

Lampre taldeko Diego Ulissik bere bigarren garaipena erdietsi du aurtengo Italiako Giroan Modena eta Asolo arteko etapan  (227 kilometro). Eguneko azken kilometroak zoragarriak izan dira, helmugarako 30 faltan, halere, erorikoa izan da eta tropeleko txirrindulari askorekin.

Azken txanpan faboritoen artean erasoak izan dira, eta uste baino gehiago lan egin behar izan dute azken kilometro horietan. Steven Kruijswijkek (LottoNL-Jumbo) jo du eraso gogorrena, baina Vincenzo Nibalik (Astana) eta Alejandro Valverdek (Movistar) adi, arazorik gabe harrapatu dute Lottokoa.

Azken erasoa Amadorrek, Ulissik eta Jungels liderrak berak jo dute eta hauek heldu dira bakarrik helmugara. Lamprekoa azkarrena dela erakutsi, eta beste garaipen bat eskuratu du Giroan.

11. etapako sailkapena

.1. Diego Ulissi (ITA) Lampre          4h:56:32
.2. Andrey Amador (CRC) Movistar            d.b
.3. Bob Jungels (LUX) Etixx                d.b
.4. Giacomo Nizzolo (ITA) Trek             13ra
.5. Sonny Colbrelli (ITA) Bardiani        d.b
.6. Matteo Trentin (ITA) Etixx              d.b
.7. Sacha Modolo (ITA) Lampre - Merida      d.b
.8. Enrico Battaglin (ITA) LottoNl-Jumbo    d.b
.9. Tim Wellens (BEL) Lotto Soudal          d.b
10. Alejandro Valverde (ESP) Movistar       d.b

Sailkapen nagusia

.1. Bob Jungels (LUX) Etixx             40h:19:52
.2. Andrey Amador (CRC) Movistar              24
.3. Alejandro Valverde (ESP) Movistar       1.07
.4. Steven Kruijswijk (HOL) LottoNl-Jumbo     d.b
.5. Vincenzo Nibali (ITA) Astana            1.09
.6. Rafal Majka (POL) Tinkoff               2.01
.7. Ilnur Zakarin (RUS) Katusha             2.25
.8. Esteban Chaves (COL) Orica              2.43
.9. Gianluca Brambilla (ITA) Etixx          2:45
10. Diego Ulissi (ITA) Lampre               2:47

t="utf-8">t="utf-8">