Italiako Giroa
5. etapa
Andre Greipelek, hanka batez
eitb.eus
Lotto Soudal taldeko txirrindulariak aise irabazi du Beneventon amaitu den 5. etapako esprinta.
-
André Greipel. EFE
Andre Greipelek (Lotto Soudal) irabazi du Italiako Giroko 5. etapa Praia a Mare eta Benevento herrien artean. Txirrindulari alemaniarrak aise erdietsi du garaipena esprintean, nagusitasunez.
Jardunaldian ihesaldi bat izan da protagonista, helmugarako sei kilometroren faltan harrapatu duten laukotea, Amets Txurrukak (Orica-GreenEdge), Pavel Bruttek (Tinkoff), Daniel Ossek (BMC) eta Alexander Foliforovek (Gazprom-RusVelo) osotzen zuten.
Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik, eta Omar Fraile euskal txirrindulariak lasterketa utzi behar izan du bart erori ondoren.
"600">"600">