Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

7. etapa

Ulissik irabazi du etapa, esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Juanjo Lobato bigarren izan da. Sailkapen nagusiari dagokionez, Alberto Contadorrek lider jarraitzen du, Fabio Aruren eta Richie Porteren aurretik.

1:05

Diego Ulissi (Lampre) italiarrak irabazi du Italiako Giroko zazpigarren etapa. 264 kilometro egin dituzte guztira, Grossetto eta Fiuggi artean. Ulissi Juanma Lobatori gailendu zaio azken metroetan. Alberto Contadorrek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, esker sorbaldan lesioa duen arren.

Aurtengo edizioko etaparik luzeenak lau protagonista izan ditu: Marco Bandeira (Androni), Nicola Boem (Bardani) eta Pier Paolo de Negri (Nippo) italiarrak eta Nikolay Milhaylov (CCC) bulgariarra. Laurek 34. kilometroan egin dute ihes tropel nagusitik.

Hamar minutu luzeko aldea zabaltzea lortu dute, baina amaierarako 20 kilometrora harrapatu dituzte, Tinkoff Saxo liderraren taldeak jarritako erritmo biziaren ondorioz.

Sailkapen nagusian, Alberto Contadorrek lehen postuan jarraitzen du, Fabio Aru (Astana) italiarra bi segundora dago, eta Richie Porte (Sky) australiarra hirugarren da, 20 segundora.

Larunbatean zortzigarren etapa lehiatuko dute, 186 kilometrokoa, Fiuggi eta Campitello Matese gainaren artean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alberto Contador