Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Aurkezpena

2015eko Giroa ez da aurreko edizioetan bezain gogorra izango

Erredakzioa

Italiako proba maiatzaren 9 eta 31 artean jokatuko da. Zazpi etapa maldan gora bukatuko dira.

1:14

2015eko Italiako Giroa maiatzaren 9 eta 31 bitartean jokatuko da, eta ibilbidea ez da aurreko edizioetan bezain gogorra izango. Lau izango dira erabakigarriak izango diren etapak: Trevisoko erlojupekoa (59,2 kilometro) eta Apricako, Cerviniako eta Sestriereko jardunaldiak.

Zazpi etapa maldan gora bukatuko dira: Abetone (5. etapa), Campitello-Matese (8.ena), Vicenza, Barico Mendia (12.ena), Madonna di Campiglio (15.ena), Aprica (16.ena), Cervinia (19.ena) eta Sestriere (20.ena).

Guztira 21 etapa gainditu beharko ditu tropelak eta horrela banatzen dira: Ibilbide laua (7), erdi-mendikoak (5), maldan gora bukatuko diren erdi mendikoak (3), maldan gora bukatuko diren goi mendikoak (4), banakako erlojupekoa (1) eta taldekako erlojupekoa (1).

Giroari Italiako Liguria herrian emango zaio hasiera, 17,6 kilometroko taldekako erlojupekoarekin.

Ibilbidea:

1. etapa: Maiatzaren 9an: San Lorenzo - Mare Sanremo, 17,6 km
2. etapa: Maiatzaren 10ean: Albenga - Genova, 173 km. Laua.
3. etapa: Maiatzaren 11n: Rapallo - Sestri Levante, 136 km. Erdi mendikoa.
4. etapa: Maiatzaren 12an: Chiavari - La Spezia, 150 km. Erdi mendikoa.
5. etapa: Maiatzaren 13an: La Spezia - Abetone, 152 km. Erdi mendikoa.
6. etapa: Maiatzaren 14an: Montecatini Terme - Castiglione della Pescaia, 181 km. Laua.
7. etapa: Maiatzaren 15ean: Grosseto - Fiuggi, 263 km. Laua.
8. etapa: Maiatzaren 16an: Fiuggi - Campitello¿Matese, 188 km. Goi mendikoa.
9. etapa: Maiatzaren 17an: Benevento - San Giorgio del Sannio, 212 km. Erdi mendikoa.

Maiatzaren 18an: Atseden eguna

10. etapa: Maiatzaren 19an: Civitanova Marche - Forlì, 195 km. Laua.
11. etapa: Maiatzaren 20an: Forlì - Imola, 147 km. Erdi mendikoa.
12. etapa: Maiatzaren 21ean: Imola - Vicenza (Berico Mendia), 190 km. Erdi mendikoa.
13. etapa: Maiatzaren 22an: Montecchio Maggiore - Lido di Jesolo, 153 km. Laua.
14. etapa: Maiatzaren 23an: Treviso - Valdobbiadene, 59,2 km
15. etapa: Maiatzaren 24an: Marostica - Madonna di Campiglio, 165 km. Goi Mendikoa.

Maiatzaren 25ean: Atseden eguna

16. etapa: Maiatzaren 26an: Pinzolo - Aprica, 175 km. Goi mendikoa.
17. etapa: Maiatzaren 27an: Tirano - Lugano (Suitza), 136 km. Laua.
18. etapa: Maiatzaren 28an: Melide (Suitza) - ¿Verbania, 172 km. Erdi mendikoa.
19. etapa: Maiatzaren 29an: Gravellona Toce - Cervinia, 236 km. Goi mendikoa.
20. etapa: Maiatzaren 30ean: Saint Vincent - Sestriere, 196 km. Goi mendikoa.
21. etapa: Maiatzaren 31n: Torino - Milano, 185 km. Laua.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea