Italiako Giroa
16. etapa
Nairo Quintana da lider berria
Erredakzioa
Kolonbiako txirrindulariak probako etapa nagusia irabazi du, eta sailkapen nagusiaren gorenean kokatu da.
Nairo Quintanak (Movistar) irabazi du Italiako Giroaren etapa nagusia (139 kilometro, Ponte de Legno eta Val Martello artean) eta probako lidergoa eskuratu du.
Kolonbiarra bakarrik helmugaratu da. Zazpi segundo gehiago behar izan ditu Ryder Hesjedalek (CAN/Garmin) eta Rolland 1:13ra sailkatu da. Rigoberto Uran, bestalde, (Omega Pharma) 4:11-ra sartu da.
Gogorra izan da etapa nagusia, eta euria, elurra eta hotza izan dira protagonista nagusiak. Sailkapen nagusian, 1:41ko errenta dauka Quintanak bigarren postuan dagoen Uranekin.
Asteazkenean hamazazpigarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 208 kilometro izango ditu, Sarnonico eta Vittorio Beneto artean. Etapa lasai izango omen da, laugarren mailako hiru mendatekin.
16. etapa:
1 QUINTANA Nairo COL MOV 4:42:35 0:00 10"
2 HESJEDAL Ryder CAN GRS 4:42:43 0:08 6"
3 ROLLAND Pierre FRA EUC 4:43:48 1:13 4"
4 KELDERMAN Wilco NED BEL 4:46:07 3:32
5 POZZOVIVO Domenico ITA ALM 4:46:12 3:37
6 ARU Fabio ITA AST 4:46:15 3:40
7 MAJKA Rafal POL TCS 4:46:43 4:08
8 HENAO GOMEZ Sebastian COL SKY 4:46:46 4:11
9 URAN URAN Rigoberto COL OPQ 4:46:46 4:11
10 EVANS Cadel AUS BMC 4:47:23 4:48
Sailkapen nagusia:
1 Nairo Alexander QUINTANA ROJAS Colombia MOV 68:11:44
2 Rigoberto URAN URAN Colombia OPQ +1:41
3 Cadel EVANS Australia BMC +3:21
4 Pierre ROLLAND France EUC +3:26
5 Rafal MAJKA Poland TCS +3:28
6 Fabio ARU Italy AST +3:34
7 Domenico POZZOVIVO Italy ALM +3:49
8 Wilco KELDERMAN Netherlands BEL +4:06
9 Ryder HESJEDAL Canada GRS +4:16
10 Robert KISERLOVSKI Croatia TFR +8:02