Italiako Giroa
Giroa (1. etapa)
Orica-GreenEdge, nagusi erlojupekoan eta Tuft da aurreneko liderra
Erredakzioa
Omega eta BMC sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Australiako Orica GreenEdge taldeak irabazi du Italiako Giroaren lehenengo etapa, 21,7 kilometroko taldekako erlojupekoa (Belfast-Belfast). Ondorioz, Svein Tuft kanadarra da probako aurreneko liderra.
Oricaren atzetik (24:42), Omega Pharma-Quick Step, bost segundora, eta BMC, zazpira, sailkatu dira. Euria izan da erlojupekoaren protagonista nagusietako bat. Garmineko txirrindulariek erorikoa izan dute, eta Daniel Martinek, minduta, proba utzi behar izan du.
Larunbatean bigarren etapa jokatuko da, eta tropelak 219 kilometro jardunaldia izango du. Etapak Belfasten izango du irteera eta helmuga.
Sailkapena:
1. Orica-GreenEdge 24:42
2. Omega Pharma-Quick Step 5
3. BMC Racing Team 7
4. Tinkoff-Saxo 23
5. Sky 37
6. Astana 38
7. Cannondale 53
8. Movistar Team 55
9. Giant-Shimano 56
10. AG2R La Mondiale 58
11. Trek 1:00
12. Neri Sottolo 1:01
13. Belkin 1:01
14. Bardiani-CSF 1:07
15. Androni-Venezuela 1:14
16. FDJ.fr 1:18
17. Lampre-Merida 1:20
18. Team Colombia 1:23
19. Katusha 1:33
20. Lotto-Belisol 1:34
21. Europcar 1:48
22. Garmin-Sharp 3:26