Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Ordezkari gutxi

Sei euskal txirrindulari, Giroan

IsuskoAB

Landa, Farnandez de Larrea, Castroviejo, Izagirre, Anton eta Sicard dira Italiako Itzulian parte hartuko duten gizonak.

  • Jonathan Castroviejo

    Jonathan Castroviejo, Movistar. EFE

Ostiralean hasiko da Italiako Giroa. Aurtengo edizioa berezia izango da oso, ez da Euskaltel-Euskadi taldea egongo eta ondorioz euskal txirrindularien kopurua eskasa izango da.

Sei besterik ez dira egongo Giroko irteeran Belfasten. Movistar Team talde indartsuan hiru daude,  Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre, eta Igor Anton. Michele Scarponiren Astanan, Mikel Landa, Garminean Koldo Fernández de Larrea esprinterra eta Team Europcar taldean Romain Sicard.

EUSKAL TXIRRINDULARIAK DAUDEN TALDEAK

Astana: Michele Scarponi, Valerio Agnoli, Fabio Aru, Borut Bozic, Janez Brajkovic, Enrico Gasparotto, Mikel Landa, Paolo Tiralongo eta Andrey Zeits.

Garmin-Sharp: Daniel Martin, André Cardoso, Thomas Dekker, Ryder Hesjedal, Tyler Farrar, Koldo Fernández de Larrea, Nathan Haas, Dylan van Baarle eta Fabian Wegmann.

Movistar Team: Nairo Quintana, Jonathan Castroviejo, Andrey Amador, Jose Herrada, Adriano Malori, Eros Capecchi, Gorka Izagirre, Igor Anton eta Fran Ventoso.

Team Europcar: Pierre Rolland, Yukiya Arashiro, Angelo Tulik, Tony Hurel, Perrig Quémeneur, Davide Malacarne, Maxime Méderel, Romain Sicard eta Bjorn Thurau.