Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Adierazpenak

Samuel Sanchez: 'Etorkizunerako baikor gaude'

Erredakzioa

Euskaltel Euskadiko liderrak 2013ko Giroan ez duela espero zuen maila eman onartu du, eta taldeak eta taldekideek emandako konfiantza eskertu du.

  • Samuel Sanchez. Argazkia: EFE

    Samuel Sanchez. Argazkia: EFE

Samuel Sanchez Euskaltel Euskadi taldeko liderrak Italiako Giroan ezin izan duela bere mailarik onena eman aitortu du idatzitako gutun ireki batean. Gainera, taldeak eta taldekideek liderrarengan jarritako konfiantza eskertu nahi izan du.

"Nire taldekideak zoriondu nahi ditut, eta haiei eta taldeari 21 etapetan eman dilaten laguntza eta konfiantza eskeru nahi diet. Lasterketa gogoz prestatu dudala badakite, baina gauzak ez dira joan nahi genuen bezala. Nigan konfiantza osoa izan dute, eta guztia eman dute", esan du asturiarrak.

Talde laranjako liderrak ezin izan du onenen artean egon, eta Euskaltel Euskadik ezin izan du helburua nagusia (etapa garaipena) eskuratu. Hala ere, Samuel Sanchez etorkizunerako baikor dago.

"Talde honek eman dizkigun garaipenetan konfiantu behar dugu. Profesionatasunez, ilusioarekin eta gogoekin lan egiten jarraitu behar dugu. Etorkizunerkao baikor gaude. Esperientziak erronka berri baten aurrean gaudela esaten dit, eta gainditzen joango gara", azaldu du Asturiaseko txirrindulariak.