Italiako Giroa
Lan bikaina
Beñat Intxausti: 'Oso pozik nago Giroan lortu dudanarekin'
Erredakzioa
Txirrindulari bizkaitarrak lideraren maglia arrosa jantzi, etapa garaipena lortu eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan bukatu du lasterketa.
-
Beñat Intxausti. Argazkia: EiTB
Beñat Intxausti astelehen honetan iritsi da etxera Giroan lan bikaina eginda. Movistar tladeko txirrindulari bizkaitarrak liderraren elastikoa jantzi zuen 7. etapan, garaipena lortu zuen 16. etapan, eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan bukatu du lasterketa.
"Zaila da etapa garaipena lortzea, maglia arrosa jantzi ahal izatea, eta Giroko sailkapen nagusiko zortzigarren postua eskuratzea, baina gauza hauek guztiak lortu ditut, eta oso pozik nago egin dudan lanarekin", adierazi du Beñat Intxaustik.
Intxaustik maila bikaina eskaini du Giroa bezalako lasterketa garrantzitsuan, eta aurrerapauso handia eman du. "Aurten egin dudan Giroarekin, pauso garrantzitsua eman dudala uste dut, baina oraindik badaukat zer hobetu", gaineratu du Movistarreko txirrindulariak.
Beñat oso pozik iritsi da Loiuko aireportura, eta harrera bereoa egin diote bere zaleek eta lagunek: "Behin lasterketa amaituta, zer lortu dudan pentsatzen jartzen naiz. Pertsonalki oso pozik sentitzen naiz, baina jendeari eragin diodan poza eta jendeak egin didan harrera ikusita, poza handiagoa da".
Movistarreko txirrindulariak atseden egun batzuk hartuko ditu orain, eta Vuelta prestatzen hasiko da. Espainiako Itzulian lan ona egitea izango da Beñat Intxaustiren hurrengo helburua.