Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Larunbatean

Aldaketak 20. etapako ibilbidean, elurra dela eta

Erredakzioa

Irteera eta helmuga, Silandron eta Schlanders/Tres Cimas Lavaredon hurrenez hurren, mantendu dituzte, baina tropelak ez ditu Costalunga, San Pellegrino eta Giau mendateak igoko.

  • Aldaketak 20. etapako ibilbidean, elurra dela eta

    Txirrindulari bat, Val Martelloko mendatean. Argazkia: EFE

Eguraldi txarraren ondorioz, bertan behera utzi du Giroko antolakuntzak 19. etapa. Larunbatekoa, 20.ena, jokatuko da baina samurragoa izango da.

Irteera eta helmuga, Silandron eta Schlanders/Tres Cimas Lavaredon hurrenez hurren, mantendu dituzte, baina tropelak ez ditu Costalunga (2. maila), San Pellegrino (2. maila.) eta Giau (1, maila.) mendateak igoko.

Hasiera batean, 210 kilometro izango ditu jardunaldiak, eta lehen mailako Croci mendatea igotzea posible izango dela uste dute.