Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

La Gazzettaren arabera

Danilo Di Lucak positiboa eman du EPOgatik

Erredakzioa

Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak behin-behineko zigorra ezarri dio, positiboa konfirmatu arte.

  • Danilo Di Luca. Efe.

    Danilo Di Luca. Efe.

Danilo di Lucak (Vini Fantini) positibo eman du Giroaren aurretik egindako control batean, La Gazzeta dello Sport egunkariaren arabera.

Kontrola ezustekoan egin zioten apirilaren 29an, bere etxean bertan. Txirrindulariak bi proba bakarrik korritu ditu Giroaren aurretik: Industria & Artigianato Larciano Sari Nagusia eta Toscanako Giroa, apirilaren amaieran.

Ez da Di Lucak positibo ematen duen lehen aldia. 37 urteko italiarrak bi urteko zigorra bete zuen, 2009ko Giroan EPO erabili zuela antzeman ondoren. Giro hartan bigarren bukatu zuen sailkapen nagusian Denis Menchiven atzetik. 2010eko urrian, Italiako Batzorde Olinpikoak (CONI) zigorra bederatzi hilabetera jaitsi zion dopingaren kontrako ikerketetan laguntzeagatik. Azkenean, 15 hilabete eman zituen lehiatu barik.

Di Lucak garaipen handiak ditu palmaresean: 2007ko Italiako Giroa, Espainiako Itzuliko bi etapa, Liege (2007), Amstel Gold Race (2005), Fleche Valone (2005) klasikoak, Euskal Herriko Itzulia (2005) eta Lombardiako Giroa (2001).

Italiarra talde ezberdinetan lehiatu da: Riso Scotti (1998), Cantina Tollo (1999-2001), Saeco (2002-2004), Liquigas (2005-2007), LPR (2008-2009), Katusha (2011), cqua&Sapone (2012) eta Vini Fantini (2013).

Behin-behineko zigorra

Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak behin-behineko zigorra ezarri dio Di Lucari, Italiako Federazioak kasua aztertu eta dopingaren araudiaren kontrako delitua izan den ala ez argitu arte.

Di Lucak kontraanalisia eskatzeko eskubidea dauka, azpimarratu du Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak prentsa ohar batean.