Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

17. etapa

Viscontik beste etapa garaipen bat eman dio Movistarri

Erredakzioa

Txirrindulari italiarrak erasoa jo du laugarren mailako igoeran, esprinta eragozti du, eta bakarrean iritsi da helmugara. Nibalik jarraitzen du lider.

1:07
Giovanni Visconti

Giovanni Viscontik (Movistar) irabazi du Giroko 17. etapa, eta bere bigarren agaraipena lortu du Italiako lasterketa ospetsuan. Galibierren lortu zuen edizio honetako lehen garaipena, eta astaezken honetan Giroko laugarren garaipena eman dio Movistar taldeari. Vincenzo Nibalik (Astana) eusten dio lidergoari.

Viscontik erasoa jo du helmugarako 18 kilometro falta zirenean, laugarren mailako mendatean, eta helmugaraino iritsi da bakarrean. Movistarrek eta Vini-Fantinik erritmoa bizitu dute helmugatik 20 kilometrora zegoen mendatean, eta esprinterrak atzean geratu dira etapa garaipena lortzeko aukerarik gabe. Viscontirekiko 19 segundora iritsi da faboritoen multzoa, eta Navardauskasek (Garmin) eman dio denbora multzo horri. Garmineko txirrindulariak etapa garaipena lortu duela uste izan du, baina Viscontik helmuga gurutzatua zuen jada.

Sailkapen nagusian Vincenzo Nibali da liderra, eta minutu bat eta 26 segundoko aldea du bigarren sailkatua den Cadel Evansekiko (BMC). Rigoberto Uran dago hirugarren postuan, liderrarekiko bi minutu eta 46 segundora.

 

Etapako sailkapena:

 .1. Giovanni Visconti (ITA) Movistar        5:15:34
  .2. Ramunas Navardauskas (LIT) Garmin           + 19
  .3. Luka Mezgec (SLO) Argos-Shimano              d.b.
 .4. Filippo Pozzato (ITA) Lampre                 d.b.
.5. Danilo Hondo (ALE) RadioShack               d.b.
.6. Salvatore Puccio (ITA) Sky                   d.b.
.7. Sacha Modolo (ITA) Bardiani                  d.b.
.8. Fabio Felline (ITA) Androni                  d.b.
.9. Francisco José Ventoso (ESP) Movistar        d.b.
10. Cadel Evans (AUS) BMC                        d.b.

Sailkapen nagusia:
.1. Vincenzo Nibali (ITA) Astana        73:11:29
.2. Cadel Evans (AUS) BMC                  + 1:26
.3. Rigoberto Urán (COL) Sky               + 2:46
.4. Michele Scarponi (ITA) Lampre           + 3:53
.5. Przemyslaw Niemiec (POL) Lampre        + 4:13
.6. Mauro Santambrogio (ITA) Vini Fantini  + 4:57
.7. Carlos A. Betancur (COL) AG2R          + 5:15
.8. Rafal Majka (POL) Saxo-Tinkoff         + 5:20
.9. Benat Intxausti (EUS) Movistar        +05:47

10. Domenico Pozzovivo (ITA) AG2R + 7:24