Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Adierazpenak

Intxausti: 'Ezin zaigu gehiago eskatu'

Erredakzioa

Sailkapen nagusian bederatzigarren postuan dago bizkaitarra, 5:47ra, baina oraindik ez du azken hitza esan.

  • Intxausti, Giroko 16. etapako irabazlea

    Beñat Intxausti. Argazkia: EFE

"Ezin zaigu gehiago eskatu", esan du Beñat Intxausti Movistar taldeko txirrindulariak Giroko 16. etapa irabazi eta gero.

"Hirugarren etapa garaipena da, bigarren bukatu genuen taldekako erlojupekoan, eta 7. etapan liderraren elastikoa eskuratu genuen. Taldeari ezin zaio gehiago eskatu", adierazi du.

Sailkapen nagusian bederatzigarren postuan dago bizkaitarra, 5:47ra, eta oraindik ez du azken hitza esan: "Aurreneko hamarren artean nago, eta postu horri eustea edo hobetzea espero dut", gaineratu du.