Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

14. etapa

Mauro Santambrogio garaile, Nibaliren aurretik

Erredakzioa

Samuel Sanchez laugarren izan da eta Beñat Intxausti hamazazpigarren, ia minutu erdi galduta. Eguraldi txarra izan da eguneko benetako protagonista.

2:58

Mauro Santambrogio (Vini Fantini) italiarrak irabazi du Italiako Giroko 14. etapa, 182 kilometro Cervere eta lehen mailako Jafferau-Bardonecchi mendatearen artean. Antolatzaileek ibilbidea aldatu behar izan dute, eta Sestriereko igoera bertan behera utzi, eguraldi txarraren ondorioz.

Sestrieren hotz handia egiten zuen eta jaitsieran ikuspen txikia zegoen eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko mendatea ez igotzea erabaki du Giroak.

Santambrogiok 4 ordu 42 minutu eta 55 segundo behar izan ditu helmugara iristeko, Nibali liderrak bezala. Carlos Betancur kolonbiarra hirugarren sartu da 9 segundora eta Samuel Sanchez laugarren, 26 segundora. Rigoberto Uranek eta Cadel Evansek minutu eta erdi galdu dute.

Ibilbidea aldatu eta txirrindulari askok lasterketa utzi duten arren, Nibalik sailkapen nagusiko lider jarraitzen du. Cadel Evans australiarra minutu eta 23 segundora dago eta Rigoberto Uran bi minutu eta 46 segundora.

Beñat Intxausti da lehen euskalduna sailkapen nagusian: 10. dago, Nibalirengandik 5 minutu eta 41 segundora.

Igandean 15. etapa korrituko dute, Cesena eta Galibier artean, baina litekeena da bihar ere ibilbidea aldatu behar izatea, Galibier elurrez beteta dagoelako eta iragarpenek oso eguraldi txarra ematen dutelako.

Etapa:

1. Mauro Santambrogio 4h42:55
2. Vincenzo Nibali d.b.
3. Carlos Betancur + 9"
4. Samuel Sánchez + 26"
5. Rigoberto Urán + 30"
6. Cadel Evans + 33"
7. Domenico Pozzovivo + 33"
8. Robert Kiserlovski + 33"
9. Sonny Colbrelli + 55"
10. Damiano Caruso + 58"
11. Rafal Majkaa + 58"
12. Yury Trofimov + 59"
13. Franco Pellizotti a 1:04
14. Diego Rosa + 1:08
15. Przemyslaw Niemiec + 1:08
16. Fabio Duarte + 1:15
17. Beñat Intxausti + 1:24
18. Michele Scarponi + 1:28
19. Luca Paolini + 1:41
20. Sergio Henao + 1:46

Sailkapen nagusia:

1. Vincenzo Nibali 57:20:52
2. Cadel Evans + 1:26
3. Rigoberto Urán + 2:46
4. Mauro Santambrogio + 2:47
5. Michele Scarponi + 3:53
6. Przemyslaw Niemiec + 4:55
7. Domenico Pozzovivo + 5:02
8. Rafal Majka + 5:32
9. Carlos Betancur + 5:39
10. Beñat Intxausti + 5:41