Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Faborito nagusiak ziren

Wigginsek eta Hesjedalek Giroa utzi dute

Erredakzioa

Britainiarrak hainbat egun zeramatzan biriketako infekzio batek jota, eta atzoko etapan hiru minutu luze galdu zituen gainerako faboritoekin.

  • Sky taldeko beste txirrindulari batzuk ere gaixorik egon dira. Efe.

    Sky taldeko beste txirrindulari batzuk ere gaixorik egon dira. Efe.

Team Sky taldeak konfirmatu egin du Bradley Wigginsek Italiako Giroa utzi duela eta, ondorioz, ez dela 13. etapako irteeran izango.

Britainiarrak osteguneko etaparen atarian iragarri zuen hainbat egun zeramatzala gaixorik, biriketako infekzio batek jota, baina hobera egin eta lasterketan jarraitzeko asmoa zuela. Egun batzuk zeramatzan sasoia galduta eta faboritoen erritmoari eusteko arazo handiekin. 12. etapan bertan, hiru minutu luze galdu zituen helmugan gainerako faboritoekin.

Iazko Tourreko garailea aurtengo Italiako Giroa irabazteko faborito nagusien artean zegoen.

Hesjedal ere, etxera

Era berean, Garmin-Sharp taldeak Rydel Hesjedal txirrindulariak lasterketa utzi duela iragarri du. 2012ko Giroko irabazlea ere gaixorik dago.

"Oso mingarria da", esan du Hesjedalek. "Denboraldia Giroari begira antolatu nuen eta sasoi onean iritsi nintzen ona. Hala ere, erlojupekotik ona sufritzen aritu naiz. Birus bat dabil hemen inguruan, eta horren eragina izan daiteke, edo alergia bat, edo bi gauzak batera. Dena delakoa, okerrera baino ez dut egiten. Atzoko etapa gehiegi izan zen niretzat, iristeko sufritu nuen eta badakit mundu guztia ari dela sufritzen, baina bart medikuarekin egon ostean etxera joateko ordua zela erabaki nuen, proba batzuk egin eta osasuna berreskuratzeko".