Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

12. etapa

Wigginsek birikietako infekzioa du, baina lehian jarraitzen du

"Ez nago ondo. Azken 24 orduak zailak izan dira", esan du irteeran. Sky taldeko beste zenbait txirrindulari ere gaixorik egon dira.

  • Skyko beste zenbait txirrindulari ere gaixorik egon dira. Efe.

    Skyko beste zenbait txirrindulari ere gaixorik egon dira. Efe.

Bradley Wiggins britaniarrak birikietako infekzioa dauka, Sky taldeak Italiako Giroko 12. etaparen irteeran iragarritakoaren arabera.

Iazko Tourreko irabazlea laugarren da Giroko sailkapen nagusian eta irteeran bertan onartu duenez, egungo osasun egoera ez da ona, eta horrek eragin zuzena izan du azken jardunaldietan aurkariekiko galdutako denboran.

"Ez nago ondo. Azken 24 orduak zailak izan dira, birikietan infekzioa dudalako. Hurrengo orduetan hobera egitea espero dut, lasaiagoak izango direlako", azaldu du britaniarrak.

Wigginsek esan duenez, "taldeko txirrindulari gehienak gaixorik egon dira", tartean Dario Cataldo. Italiarra lasterketa uzteko zorian izan da.