Italiako Giroa
Dopina
Sylvain Georgesek eta Miguel Ubetok positibo eman dute Giroan
Erredakzioa
Ag2r taldeko frantziarrak ustez estimulatzaile bat hartzeagatik positibo eman du, eta venezuelarrak GW1516 substantziarekin.
-
Sylvain Georges. Argazkia: EFE
Sylvain Georges Ag2r taldeko txirrindulari frantziarrak positibo eman du 2013ko Italiako Giroan, ustez estimulatzaile mota bat hartzeagatik. Georgesek Heptaminol hartu omen du, eta 11. etapan (Tarviso-Vajont, 182 kilometro) lasterketa utzi du.
Maiatzaren 10ean AMAk egindako analisietan positibo eman du frantziarrak, eta orain kontraanalisia eskatzeko eskubidea izango du. UCIren arauen arabera, oraindik ez du zigorrik izango.
Baina Georges ez da positibo eman duen txirrindulari bakarra. Venezuelako Miguel Ubetok (Lampre-Merida) ere behin behineko zigorra jaso du GW1516 substantziarekin positibo eman eta gero.