Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

9. etapa

Belkovek irabazi du etapa, ihesaldi luze baten ostean

Erredakzioa

Betancur kolonbiarra bigarren izan da eta Pantano hirugarren. Beñat Intxausti seigarren postuan sartu da helmugan eta Nibali liderra, berriz, hamargarren.

1:45
Maxim Belkov

Maxim Belkov (Katusha) errusiarrak irabazi du Italiako Giroko 9. etapa, 170 kilometro Sansepolcro eta Florentzia artean. Belkov bera bakarrik iritsi da helmugara. Vincenzo Nibalik sailkapen nagusito lehen postuan jarraitzen du.

Bigarren Carlos Alberto Bentacur (Ag2r) kolonbiarra izan da, 44 segundora; eta Jarlinson Pantano hirugarren, 46 segundora.

Nibali liderraren taldea minutu eta hiru segundoko atzerapenarekin iritsi da.

Sailkapen nagusian, eta Nibaliren atzetik, Cadel Evans (BMC) dago, 29 segundora, Robert Gesink (Blanco) ondoren  minutu eta 15 segundora, eta Bradley Wiggins (Sky) laugarren, minutu eta 16 segundora.

Ihesaldiak

Mendi ertaineko etapa izan da, eta ihesaldi ugari izan dira lehen kilometroetan. 20. kilometroan sortu da eguneko ihesaldia: 12 txirrindulariko taldea osotu da, eta bost minututik gorako abantaila izan dute.

Azken zatian, Belkovek iheskideak atzean utzi ditu eta bakarrean ekin dio etapari, helmugara iritsi den arte.

Astelehenean, atsedena

Astelehenean atsedenaldia hartuko du Italiako Giroak eta asteartean 10. etapa lehiatuko dute, 167 kilometrokoa Cordenons eta Montasio artean. Helmuga aldapan gora dago.

 

Etapa:

1. Maxim Belkov (Katusha)                   4h31:31
2. Carlos Betancur (Ag2r)                            +44
3. Jarlinson Pantano (Colombia)                  +46
4. Tobias Ludvigsson (Argos-Shimano)         +54
5. Cadel Evans (BMC)                             + 1:03
6. Beñat Intxausti (Movistar Team) d.b.
7. Danilo di Luca (Vini Fantini)                      d.b.
8. Mauro Santambrogio (Vini Fantini)            d.b.
9. Damiano Caruso (Cannondale)                d.b.
10. Vinceno Nibali (Astana)                         d.b.

 

Sailkapen nagusia:

1 NIBALI Vincenzo ITA AST 0:00
2 EVANS Cadel AUS BMC 0:29
3 GESINK Robert NED BLA 1:15
4 WIGGINS Bradley GBR SKY 1:16
5 SCARPONI Michele ITA LAM 1:24
6 HENAO MONTOYA Sergio Luis COL SKY 2:11
7 SANTAMBROGIO Mauro ITA VIN 2:43
8 NIEMIEC Przemyslaw POL LAM 2:44
9 URAN URAN Rigoberto COL SKY 2:49
10 KANGERT Tanel EST AST 3:02