Italiako Giroa
2013ko Giroa
Laurent Pichon, Giroko 'heroiaren zauriak'
Erredakzioa
Erorketak izan dira protagonista nagusi lehen jardunaldietan, eta txirrindulari frantziarra horien adierazle nagusia da.
-
Laurent Pichon. Argazkia: Twitter Giro d'Italia.
2013ko Italiako Giroaren irudietako bat da: bat-bateko pilaketak, txirrindulariak lurrean erorita, eta, irteeran zein helmugan, zauriz betetako parte-hartzaileak.
Laurent Pichon FDJ taldeko frantziarra da egoera horren adierazle nagusietako bat. Giroaren antolatzaileak horretaz konturatu dira eta Pichonen argazki bat jarri dute Twitterren, txirrindularia "Italiano Giroko heroietako bat" dela azpimarratuta.
Bigarren etapan, frantziarrak zauria egin zuen aurpegian; lau puntu eman zizkioten kokotsean eta beste bat goiko ezpainean. Horrez gain, bi agin apurtu zituen.
Heroiaren zauriak dira.