Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

6. etaparen amaieran

Wiggins, oso haserre helmugan: 'Kaka zaharra izan da'

Erredakzioa

Tourreko garaile eta Giroa irabazteko faborito nagusia bero-bero sartu zen helmugan, izandako erorketen ondorioz tropel nagusitik aldenduta geratu eta bat egiteko indarrak hustu ostean.

  • Wigginsek taldekideen laguntza behar izan zuen tropel nagusira itzultzeko. Efe.

    Wigginsek taldekideen laguntza behar izan zuen tropel nagusira itzultzeko. Efe.

Bradley Wigginsek ez zuen ostegunean egun onik izan. Helmugarako 34 kilometro falta zirela, britaniarra eta Vincenzo Nibali faboritoak tropel nagusitik aztera geratu ziren, bigarren tropel batean, eta minutu bateko atzerapena ere izan zuten zenbait momentutan.

Sky taldea jo eta ke jarri zen lanean eta lau taldekide atzean geratu ziren euren liderrari tropel nagusiarekin bat egiten laguntzeko. Azkenean, faborito guztiak batera iritis ziren helmugara, eta Wiggins bera ere tropeletik tiraka aritu zen.

Behin helmugan, eta La Gazzeta dello Sporteko kazetari batek gertatutakoaz galdetu zionean, Wigginsek "kaka zaharra" erantzun zuen, bizikleta gelditu barik.