Italiako Giroa
Erorikoa saihestuta
Degenkolbek garaipena lortu du bosgarren etapan
Erredakzioa
Helmugara iristeko metro gutxi falta oizan direnean erorikoa izan da tropel buruan, eta Argos Shimano taldeko txirrindulariak saihestea lortu du. Paolinik lidergoa mantendu du.
John Degenkolbek (Argos-Shimano) irabazi du Giroko bosgarren etapa, helmugarako metro gutxi falta izan direnean erorikoa saihestu, eta azken maldan onena izan ostean. Luca Paolinik (Katusha) lidergoan jarraitzen du. Degenkolbek igoera ona egin du azken maldatxoan, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu. Angel Vicioso (Katusha) izan da bigarren, eta Paul Martens (Blanco) hirugarren.
Eguneko ihesaldia bost txirrindularik osatu dute, eta zortzi munutuko aldea izatera iritsi dira. Gil (Androni), Marangoni (Cannondale), Mestre (Euskaltel-Euskadi), Brian Bulgac (Lotto) eta Andriato (Vini Fantini) ibili dira lasterketa buruan, baina helmugarako 22 kilometro falta izan direnean harrapatu ditu tropelak.
Bak (Lotto), Vrecer (Euskaltel) eta Gastauer (Ag2r) txirrindulariek erasoa jo dute azken kilometroetan, baina tropela ondo antolatuta egon da, eta ez dute aurrera egiteko aukerarik izan. Helmugarako 700 metro falta izan direnean, erorikoa izan da tropezaren buruan, eta horretaz baliatu da Degenkolb etapa garaipena lortzeko.
Bosgarren etapako sailkapena:
1 John DEGENKOLB 4:37:48
2 Angel Vicioso d.b.
3 Paul Martens d.b.
4 Sergio Luis Henao d.b.
5 Matteo Trentin ITA d.b.
6 Jarlinson Pantano d.b.
7 Daniel Oss d.b.
8 Jens Keukeleire d.b.
9 Grega Bole d.b.
10 Tanel Kangert d.b.
11 Michas Golas d.b.
12 Marco Canola d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Luca Paolini (ITA) Katusha 15h18:51
.2. Rigoberto Uran (COL) Sky 17''-ra
.3. Benat Intxausti (EUS) Movistar 26''-ra
.4. Vincenzo Nibali (ITA) Astana 31''-ra
.5. Ryder Hesjedal (CAN) Garmin-Sharp 34''-ra
.6. Bradley Wiggins (GBR) Sky d.b.
.7. Giampaolo Caruso (ITA) Katusha 36''-ra
.8. Sergio Luis Henao (COL) Sky 37''-ra
.9. Mauro Santambrogio (ITA) Vini Fantini 39''-ra
.10. Cadel Evans (AUS) BMC 42''-ra