Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

4. etapa

Battaglin izan da nagusi esprintean

Erredakzioa

Bardiani-CSF taldeko txirrindulariak Felline eta Visconti gainditu ditu azken metroetan. Beñat Intxausti hirugarren kokatu da sailkapen nagusian.

2:22

Enrico Battaglin (Bardiani) txirrindulari italiarra nagusitu da, esprintean, Giroaren laugarren etapan (246 kilometro Policastro Bussentino eta Serra San Bruno artean). Luca Paolinik (Katusha) lidergoari eutsi dio.

Jaun eta jabe izan da esprintean Battaglin gaztea, eta erraz gainditu ditu Fabio Felline eta Giovanni Visconti. Euskaltel-Euskadiko bi txirrindulari jardunaldiko ihesaldian izan dira: Miguel Minguez eta Ioannis Tamouridis. Bilbotarra bakarrik egon da lasterketaren buruan, hainbat kilometrotan zehar.

Sailkapen nagusian, lidergoan jarraitzen du Paolinik, eta bigarren, 17 segundora, Rigoberto Uran (Sky) kokatu da. Hirugarren postuan Movistarreko Beñat Intxausti dago, 26 segundora. Etapan zazpigarren postuan bukatu du bizkaitarrak.

Asteazkenean bosgarren etapa jokatuko da Giroan, eta tropelak 199 kilometro egin beharko ditu, Cosenza eta Matera artean. Esprinterrentzako jardunaldi egokia izango da.

Laugarren etaparen sailkapena:

1. Enrico Battaglin (Bardiani-CSF) 6:14:19
2. Fabio Felline (Androni-Venezuela) d.b.
3. Giovanni Visconti (Movistar Team) d.b.
4. Rigoberto Urán (Sky) d.b.
5. Arnold Jeannesson (FDJ) d.b.
6. Cadel Evans (BMC) d.b.
7. Beñat Intxausti (Movistar Team) d.b.
8. Ryder Hesjedal (Garmin-Sharp) d.b.
9. Robert Kiserlovski (RadioShack-Leopard) d.b.
10. Luca Paolini (Katusha) d.b.

Sailkapen nagusia:
1. Luca Paolini (Katusha)
2. Rigoberto Uran 17''-ra
3. Beñat Intxausti 26''-ra
4. Vincenzo Nibali 31''-ra
5. Ryder Hesjedal 34''-ra
6. Bradley Wiggins d.b.