Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

2. etapa

Sky taldeak irabazi du etapa eta Puccio da lider berria

Erredakzioa

Euskaltelek denbora txarra egin du, 23:06; helmugara lau txirrindularirekin bakarrik iritsi dira. Beñat Intxausti (Movistar) seigarren da sailkapen nagusian, 9 segundora.

1:03

Sky talde britaniarra gailendu da Italiako Giroko bigarren etapan. Taldekako erlojupekoa lehiatu dute, 17,4 kilometrokoa, eta irabazleek 22 minutu eta 5 segundo behar izan dituzte Ischia eta Forio arteko ibilbidea betetzeako.

Mark Cavendish Giro honetako lehen liderraren Omega taldeak ez du egun ona izan eta irabazleek baino 48 segundo gehiago behar izan dute ibilbidea egiteko. Euskaltel Euskadik ere ez du bere egun onena izan, Samuel Sanchez eta taldekideek minutu eta segundo bat galdu dute helmugan.

Omega eta Euskaltel izan dira, hain zuzen, bigarren etapa honetan kaltetuenak, batez ere Euskaltel, izan ere, helmugan lau txirrindulari baino ez dira sartu eta bosgarrena 10 segundo geroago sartu da. Mestrek matxura izan du eta aurrekoek ere ez dute elkar ondo ulertu azken metroetan.

Bigarren etapan lortutako garaipenari esker, Salvatore Puccio Skyko txirrindularia da sailkapen nagusiko lider berria, bigarren Bradley Wiggins taldekide eta favorito nagusia da eta hirugarren Luis Sergio Henao kolonbiarra, Sky taldekoa hau ere. Lehen euskalduna Beñat Intxausti da (Movistar), seigarren postuan, liderrarengandik 9 segundora.

Bigarren denborarik onena Movistar taldeak egin du, Skyk baino bederatzi segundo gehiago rehabilita, eta ondoren Astana taldea sailkatu da, 14 segundora.

Bihar hirugarren etapa korrituko dute, 212 kilometro Sorrento eta Ascea Marina artean, mendi ertainekoa.

Etapako sailkapena:

  1. SKY PROCYCLING 0:22:05
  2. MOVISTAR TEAM 0:00:09
  3. ASTANA PRO TEAM 0:00:14
  4. KATUSHA 0:00:19
  5. VINI FANTINI - SELLE ITALIA 0:00:22
  6. LAMPRE - MERIDA 0:00:22
  7. GARMIN SHARP 0:00:25
  8. BLANCO PRO CYCLING TEAM 0:00:28
  9. ORICA GREENEDGE 0:00:28
  10. VACANSOLEIL - DCM PRO C. TEAM 0:00:34
  11. CANNONDALE PRO CYCLING 0:00:35
  12. BMC RACING TEAM 0:00:38
  13. BARDIANI VALVOLE - CSF INOX 0:00:42
  14. TEAM SAXO - TINKOFF 0:00:43
  15. RADIOSHACK LEOPARD 0:00:43
  16. ANDRONI GIOCATTOLI-VENEZUELA 0:00:46
  17. OMEGA PHARMA - QUICK-STEP 0:00:48
  18. AG2R LA MONDIALE 0:00:50
  19. FDJ 0:00:55
  20. COLOMBIA 0:00:56
  21. LOTTO BELISOL 0:01:00
  22. EUSKALTEL EUSKADI 0:01:01
  23. TEAM ARGOS - SHIMANO 0:01:10

Sailkapen nagusia:

1º Puccio Sky 3.20:43
2º Wiggins Sky d.b.
3º Henao Sky d.b.
4º Cataldo Sky d.b.
5º Urán Sky d.b.
6º Intxausti Mov  9"-ra
7º Visconti Mov  9"-ra
8º José Herrada Mov  9"-ra
9º Dowsett Mov  9"-ra
10º Capecchi Mov  9"-ra