Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Maiatzaren 4tik 26ra

Abian da Wiggins eta Nibaliren arteko borroka handia

Erredakzioa

Samuel Sanchez eta Beñat Intxausti dira denon ahotan dauden beste bi izen. Contador, Baso eta Froome, berriz, ez dira aurtengo lehian izango.

  • Giroak erlojuaren kontrako hiru etapa eta

Bradley Wiggins britaniarraren eta Vincenzo Nibali italiarraren arteko borroka izango da aurtengo Italiako Giroaren puntu erakargarrienetako bat. Lasterketa larunbatean hasiko da Napolin, eta Samuel Sanchez (Euskaltel) eta Beñat Intxausti (Movistar) ere 2013ko Giroko izen esanguratsuen artean izatea aurreikusten dute adituek.

2013ko Italiako Giroko ibilbidean erlojuaren kontrako hiru etapa daude (banakako bat, taldekako beste bat eta kronoigoera bat) eta aldapan gora amaitzen diren sei jardunaldi. Wiggins iazko Tourreko irabazlea eta Nibali Messinako "Marrazoa"ren arteko lehia handia espero dute Italiako errepideetan.

Baina bada ikuskizuna emango duten beste txirrindularirik: Ryder Hesjedal kanadarrak Joaquim "Purito" Rodriguezi iaz kendutako garaipena defendatzen saoatuko da, eta bertan izango dira baita Cadel Evans australiarra (BMC), Michele Scarponi italiarra (Lampre) eta Robert Gesink holandarra (Blanco) ere.

Ivan Basso (Cannondale) izan da Giro honetako azken baja. 2006ko eta 2010eko irabazleak ezin izango du lasterketa korritu min hartuta baitago. Damiano Carusok beteko du bere lekua. Alberto Contador eta Chris Froome dira aurtengo edizioko beste bi baja esanguratsuak.

Euskal txirrindulariak

Samuel Sanchez (Euskaltel) eta Beñat Intxausti (Movistar) ere gertutik jarraitzeko txirrindulariak izango dira. Intxaustiren taldeak 10 garaipen lortu ditu denboraldian eta aurreko urteetako bi garaipenak lortzeko helburua dauka. Intxaustiren taldea, Jose Herrada, Pablo Lastras, Fran Ventoso, Juanjo Cobo, Alex Dowset, Vladimir Karpets, Eros Capecchi eta Giovanni Visconti txirrindulariek osatzen dute.

Euskaltelek Samuel Sanchezen aukerak bultzatuko ditu. Samuk Egoi Martinez, Jorge Azanza, Pablo Urtasun, Gorka Verdugo, Miguel Minguez, Ricardo Mestre, Ioannis Tamouridis eta Robert Crecer izando ditu bere hondoan.

Azken astea, gogorra eta erabakigarria

2013ko Giroak 3.405,3 kilometro ditu, ibilbide orekatua da, eta erlojuaren kontrako banakako bi etapa, taldekako bat, esprinterrentzako zazpi etapa, mendiko bost etapa eta mendi ertaineko beste bost dauzka.

Azken astea erabakigarria izango da, orduan lehiatuko baitira Polsako 19,4 kilometroko kronoigoera (18. etapa), Val Marteloko iritsiera (Gavia eta Stelvio igo ondoren), eta Lavaredoko hiru gainetarako igoera (Passo San Pellegrino, Giau eta Tre Croci igo ondoren). Jardunaldi horietan faboritoen arteko lehia handia espero dute, Giroa Brescian amaitu aurretik.

Etapa guztiak, zuzenean

2013ko Giroko etapa guztiak zuzenean emango dituzte eitb.comek eta ETB-1ek, egunero, 14:45etatik aurrera.