Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

10. etapan

Giroak zaleen 200 'txio'z estaliko du Montasiora igoera

Erredakzioa

Antolatzaileek ekintza berezia egin nahi dute lasterketa lehen aldiz Montasio igoko duela aitzakia hartuta. Horretarako, zaleek txirrindulari gogokoenei bidalitako txioak errepidean idatziko ditu.

  • Mezuak italieraz eta ingelesez idatziko dituzte. Efe.

    Mezuak italieraz eta ingelesez idatziko dituzte. Efe.

Aurten Giroak estreinekoz igoko du Altopianoko Montasiora eta ekintza berezia antolatu du lehen igoera horren inguruan: igoerako azken 2 kilometroak zaleek euren txirrindulari gogokoenei bidalitako 200 txioz eztaliko dituzte.

Horretarako, antolatzaileek #montasiostage hashtaga jarri zuen martxan duela aste batzuk zaleen txioak jasotzeko. Mezuak bidaltzeko epea apirilaren 1ean itxi zuten eta milaka mezu jaso dituzte. Antolatzaileek beraiek, Alpeetako Elkarteak eta Babes Zibilak 200 aukeratu dituzte, italieraz zein ingelesez idatzitakoak.

200 txio horien artean 2013ko Giroan parte hartzen duten 23 taldeek ere eurena idatzi dute, talde bakoitzak bat, eta beste bat Montasio dagoen lurraldeko gobernuari ere utzi diote. Mezu guztiak margo arrosaz idatziko dituzte.