Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Taldea

Intxausti eta Juanjo Cobo, Movistarreko taldeburuak

Erredakzioa

Eusebio Unzue Movistarreko managerrak "aurreneko hamarren artean" ikusi nahi ditu Intxausti eta Cobo.

  • Beñat Intxaustiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Beñat Intxaustiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Movistar Team taldeak Giroan parte hartuko duten txirrindularien izenak jakinarazi ditu. Beñat Intxausti eta Juanjo Cobo izango dira taldeburuak, eta Eusebio Unzue Movistarreko managerrak "aurreneko hamarren artean" ikusi nahi ditu.

Denboraldi honetan, hamar garaipen daramatza Movistarrek. Giroan, Vasil Kyrienka eta Fran Ventosok etapa garaipena lortu zuten 2011. urtean, eta 2012.ean, Andrey Amadorrek eta Fran Ventoso berak ere.

Taldea Jose Herrada, Pablo Lastras, Fran Ventoso, Alex Dowsett, Vladimir Karpets, Eros Capecchi eta Giovanni Visconti txirrindulariek osatzen dute. Enrique Sanz eta Jesus Herrada izango dira ordezko txirrindulariak.