Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

San Luiseko Tourrean

Contador: 'Giro hau ez da niretzat'

Erredakzioa

"Italiako Giroa oso berezia da niretzat, baina Frantziako Tourra garrantzitsuagoa da aurten", adierazi du Pintoko txirrindulariak San Luiseko Tourraren hirugarren etaparen atarian.

  • Alberto Contador. EFE

    Alberto Contador. EFE

Italiako Giroan parte hartuko ez duela iragarri du Alberto Contadorrek Argentinan. Pintoko txirrindularia San Luiseko Tourra korritzen ari da. "Giro hau ez da niretzat", adierazi du Contadorrek.

"Italiako Giroa oso berezia da niretzat, baina Frantziako Tourra garrantzitsuagoa da aurten. 2011n, Italiako lasterketan, une oso goxoak bizi nituen, baina aurten Tourrera ehuneko ehunean joan nahi dut", adierazi du Contadorrek San Luiseko Tourraren hirugarren etaparen atarian.

Bestalde, Espainiako Vueltaren parte-hartzea ez du baieztatu, ezta gezurtatu ere. Tourra amaitu eta gero erabakiko duela azaldu du.

"Tourraren ostean Vuelta korritu ala ez erbakitzeko unea izango da. Giro hau ez da niretzat, hori gauza segurua da", esan du Contadorrek.