Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

Apirilak 7, astelehena

2025eko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz-Gasteiz (16,5 km, erlojupekoa)

EITB MEDIA

64. Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapan, 16,5 kilometroko banakako erlojupekoa izango da, eta Buesa Arenan hasi eta amaituko da.

  • 2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.

    2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.

2025eko Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa apirilaren 7an jokatuko dute, astelehenez, eta 16,5 kilometroko banakako erlojupekoa izango da; Gasteizen jokatuko dute, eta Buesa Arenan hasi eta amaituko da. 2024an ere gertatu zenez, Itzuliko aurreneko etapa erlojupekoa izango da; hori bai, azpimarratzeko modukoa da duela urtebete Irunen jokatu zuten erlojupekoa nabarmen laburragoa izan zela, 10 kilometroko ibilbidea izan baitzuen.

Hala, aurreikuspena da lehen txirrindulariak 14:15ean ekitea lanari. 64. Euskal Herriko Itzuliko txirrindulari parte-hartzaileek, lasterketako 4,4. kilometroan, aurtengo igoera puntuagarriari egingo diote aurre: Arzubiagan izango da hori, eta igoera 3. mailakoa da. Hortaz, lehen egun horretan jakingo dugu, halaber, zein ziklistak jantziko duen Mendiko Sailkapeneko lehen maillota; iaz, Sepp Kussek bereganatu zuen hori.

Erlojupekoak, jarraian, Uribarri Arratzuara eramango ditu txirrindulariak, eta Lubinaura gero. Antolatzaileen esanetan, Lubinautik aurrera, alegia, 8,9. kilometroa atzean utzita, modalitatean espezialistak diren ziklistek aldeko ibilbidea topatuko dute; etapako lehen erdian, aldiz, zenbait malda izango dira, eta baliteke horrek alde txiki batzuk izan eragitea erlojupekoa irabazteko hautagaien artean.

Itzuliaren antolatzaileen iritziz, aurreikuspena da alde nabarmenik ez izatea sailkapen nagusiko lehian izango diren txirrindularien artean; dena dela, argi dago Buesa Arenan denborarik onena egingo duen txirrindulariak, etapa garaipenaz gain, aurtengo lehen maillot horia ere eskuratuko duela. Azken txirrindulariak 17:42 aldera amaituko du ibilbidea. Zaleek gogoratuko dutenez, 2024ko erlojupekoan, alegia, Itzulian jokatutako azken erlojupekoan, Primoz Roglicek bereganatu zuen lehen postua, erakustaldia emanda.

ETAPAREN PROFILA

2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.

2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 1. etapa (apirilak, 7)

Ibilbidea: Gasteiz – Baskonia-Alaves

Distantzia: 16,5 km, banakako erlojupekoa

Hasiera-ordua: lehen txirrindularia, 14:15ean; azkena, 17:22an

Amaiera-ordua: lehen txirrindularia, 14:35ean; azkena, 17:42an

Goranzko desnibel metatua: 98 metro

Mendiko saria: Arzubiaga (3. mailakoa), 4,3. kilometroan

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.

Ez dago zuzenekorik

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen