Euskal Herriko Itzulia
62. EKITALDIA
Itzuliak 2023ko ekitaldian egongo diren taldeen zerrenda aurkeztu du
EITB MEDIA
UCI World Team mailako 18 taldeez gain, lasterketan 5 Pro Team talde izango dira; Euskaltel Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma tartean.
-
2023ko Itzulian parte hartuko duten 23 taldeak.
Itzuliaren antolatzaileek astelehen honetan plazaratu dute apirilaren 3an Gasteizen hasi eta apirilaren 8an Eibarrera iritsiko den probaren 62. edizioan parte hartuko duten taldeen zerrenda.
Horrela, aurten, guztira, 23 taldek parte hartuko dute lasterketan, eta UCI World Team kategoriako 18 taldeak egongo dira tartean; gainerako 5ak UCI Pro Team mailakoak izango dira. Azken horien artean, TotalEnergiesek gonbidapena jasotzeko eskubidea dauka, eta gainerakoek, aldiz, antolatzaileen irizpidez jasoko dute parte hartzeko gonbita; besteak beste, Euskaltel Euskadik, Caja Ruralek eta Kern Pharmak.
Honako hauek dira 2023ko Itzulian egongo diren taldeak:
UCI WORLD TEAM
Ag2r Citroen Team
Alpecin-Deceuninck
Team Arkea – Samsic
Astana Qazaqstan Team
BORA – Hansgrohe
Cofidis
Team DSM
EF Education – Easypost
Groupama – FDJ
Intermarché – Circus – Wanty
Ineos Grenadiers
Team Jayco Alula
Movistar Team
Soudal Quick Step
Bahrain Victorious
Trek Segafredo
Jumbo-Visma
UAE Team Emirates
UCI PRO TEAM
Euskaltel-Euskadi
Caja Rural-SegurosRGA
Equipo Kern Pharma
Burgos-BH
TotalEnergies