Euskal Herriko Itzulia
ATARIKOA
Primoz Roglic, bere hirugarren garaipenaren bila
Agentziak | EITB Media
Euskal Herriko Itzuliaren 61. edizioa astelehen honetan, apirilak 4, abiatuko da. Primoz Roglic da faborito nagusia, esloveniarrak aukera du Tony Rominger suitzarrak eta Sean Kelly irlandarrak dituzten hiru txapelak berdintzeko.
-
Primoz Roglic, 2022ko Euskal Herriko Itzulia irabazteko faboritoa.
2022ko Euskal Herriko Itzulia astelehenean abiatuko da. Edizio ikusgarria aurreikusten da, ibilbidea eta parte hartzaileen maila ikusita. Primoz Roglic, 2018 eta 2021eko garailea da garaipena lortzeko faborito nagusia. Izan ere, bere herrikide Tadej Pogacar Frantziako Tourreko irabazlea ez da Itzulian izango.
Roglicek Euskal Herriko bi Itzuli irabazi ditu eta, aurten ere garaipena lortuz gero, Tony Rominger eta Sean Kelly historikoen palmaresa berdinduko du. Edizio gehien irabazi dutenak Jose Antonio Gonzalez Linares eta Alberto Contador dira, launa garaipenekin.
Lasterketaren atal guztietan ondo aritzen da Roglic, eta lehen jardunaldiko erlojuaren kontrako saioa ere alde izan dezake hasieratik sailkapenaren buruan jartzeko. Hondarribian hasi eta amaituko da aurtengo lehen etapa, 7,5 kilometroko ibilbide laburrarekin. Hirugarren mailako mendatea igo beharko dute (San Cosme, 3,1. kilometroan) eta bi aldapa, % 12ko desnibelarekin.
Itzuliaren ibilbide osoak 882,2 kilometro ditu, eta 25 mendate: Lehen mailako hiru, bigarren mailako bederatzi eta hirugarren mailako 13.
Roglicek aurkari indartsuak handia izango ditu Itzulian: Julian Alaphilippe frantziarra, Geraint Thomas galestarra eta Adam Yates ingelesa ere parte Hondarribiko irteeran izango dira
Ion Izagirre 2019eko edizioko irabazlea eta Pello Bilbao Bahrain Victorious taldeko liderra ere Itzulia irabazteko faboritoen artean daude.
2022ko Euskal Herriko Itzulia zuzenean eskainiko du EITB Mediak.