Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

APIRILAK 7, OSTEGUNA

2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz – Zamudio (185,6 km)

F. A. / A. A. | EITB MEDIA

Arabatik Bizkaira egingo duen jardunaldiak amaiera gogorra izango du, eta lehia egon daiteke sailkapen nagusiko txirrindularien artean.

  • 2022ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profil ofiziala

    2022ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profil ofiziala. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 4. eguna ihesaldiak arrakasta izateko modukoa da. Arabako hiriburutik abiatu, eta Bizkaian sartuko da, Arratian barrena, Zamudioko helmugara iritsi arte.

Etapako lehen pedalkadak eman bezain laster, lehia bizia egotea espero da eguneko garaipena buruan dutela irtengo diren txirrindularien artean, aipatutako balizko ihesaldi arrakastatsu hori eratu eta bertan egoteko esperantzan.

Behin azken 115 kilometroetan sartuta, lehiakideek gorabehera handiko ibilbidea bete beharko dute, tartean lau mendate gaindituta (Ganguren bi aldiz igoko dute, baina alde desberdinetatik).

Zailena amaierara heltzeko 50 kilometroren faltan iritsiko da, Urruztimendi (2. mailako mendatea, 1,9 kilometro eta % 11ko batez besteko maldak) eta Ganguren (2. mailako mendatea, 6 kilometro eta % 6,3ko batez besteko maldak) gain gogorrak izango baitituzte zain. Azken horrek, Galdakaotik gora egongo den aldapa tenteak, alegia, sailkapena lehiatzen ari den bakarren bat tenta dezake.

Hortaz, bi etapa batean izan ditzakegu Zamudion.

Etapa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en 15:00etatik aurrera.

Ikusi 3. etaparen profila | Ikusi 5. etaparen profila

PROFILA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

IBILBIDEA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 4. etapa (apirilak 7)

Ibilbidea: Gasteiz – Zamudio

Distantzia: 185,6 km

Goranzko desnibel metatua: 3.275,4 m

Hasiera-ordua: 12:51

Amaiera-ordua: 17:44 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:16 (42 km/h)

------------------------------------------------------

2022KO ITZULIKO IBILBIDE OSOA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko ibilbide osoa. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko ibilbide osoa. Argazkia: Itzulia